Nor gara?
Gure historia
ACCU Álava paziente-talde baten ekimenez sortu zen 1995ean, irabazi-asmorik gabeko entitate juridiko independiente gisa.
1987an sortutako ACCU España (Confederación de Crohn y Colitis Ulcerosa de España)-ko partaide gara. Elkarte horrek onura publikoko deklarazioa du eta irabazi-asmorik gabekoa da.
Halaber, zenbait erakunde medikori laguntzen diegu: GETECCU (Grupo Español de Trabajo en Enfermedad de Crohn y Colitis Ulcerosa), SEPD (Sociedad Española de Patología Digestiva), FECCU (Fundación Española de Crohn y Colitis Ulcerosa), FEAD (Fundación Española del Aparato Digestivo), besteak beste.
ACCU Álava elkartean, 20 urte baino gehiago eman dugu lanean Crohn edo kolitis ultzeraduna duten pertsonekin. Denboraldi honetan hainbat plan eta programa garatu dugu, esku hartzeko eredu integrala eskaini nahian. Eredu horren oinarrian dago bateratzea maila guztietako arreta indibidualizatua: bakarkakoa, taldekakoa eta familiakoa. Horretarako, behar diren baliabideak eskaini behar dira gaixotasunak eragiten dituen mugak gainditzeko.


Nor egiten dugu?
NOLA LAGUNTZEN DUGU?
- Laguntza-sare bat eskaintzen dugu komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko gaixotasuna duten pertsonen eta senitartekoen artean, helburu berberak baitituzte.
- Arreta-, informazio- eta aholkularitza-baliabideak eskaintzen ditugu; baliabide horiek gaixotasuna duen pertsonaren eta haren senitartekoen ongizate fisiko eta emozionala sustatzen dituzte diagnostikoaren ondorengo fasetan.
- Iritzi publikoa eta administrazioak sentsibilizatzen ditugu hesteetako gaixotasun inflamatorioen arloan.
- Elkartze-mugimenduaren garapena sustatzen dugu, gizarte-entitateek beraientzat antolatutako ekintzetan modu aktiboan parte hartuta.
- Babestu eta bultzatzen ditugu ikerketa zientifikoa eta hesteetako gaixotasun inflamatorioak tratatzea.
GURE ZERBITZU ETA PROGRAMA
- Arreta zuzena.
- Gizarte-arreta.
- Psikologia zerbitzua.
- Fisioterapia zerbitzua.
- Talde-jardueren programa.
- Liburutegia/Informazio-materialaren zerbitzua.
BESTELAKO EKIMENAK
- Prebentzio-, promozio-, informazio- eta sentsibilizazio-programa.
- Parte-hartze aktiboa elkartze-mugimenduan.
- HGIrekin (Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa) zerikusia duten erakunde publiko eta pribatuekin koordinatzea.
- HGIren ikerkuntza lagundu eta sustatzea.
Elkargoa
ACCU ÁLAVA-N PARTE HARTU
ACCU Álava elkartean entzun eta lagundu nahi dizugu, egun txarretan zure sostengua izan eta momentu onak ere partekatu. Pazientea zarela, senitartekoa zarela, beti egongo gara zure zerbitzura. Izan ere, ez gaitu gaixotasunak elkartzen, baizik eta egunero bizitzeko eta gozatzeko daukagun grinak. Zurekin indartsuago gara!
Animatu nahi zaitugu elkartera hurbiltzera gure ekimenak azaltzeko, zure zalantzak argitzeko eta bazkide egin zaitezen: gure inprimakia sinatu eta urtero 35 €-ko kuota ordaindu baino ez duzu egin beharko.
Idatzi hitzordu bat eskatzeko eta elkar ezagutu dezagun. Idatzi hitzordu bat eskatzeko eta elkar ezagutu dezagun. Nahiago baduzu -ez idatzi 618 711 966 telefonora.
Lagundu
ZURI ESKER POSIBLE DA
Boluntarioen ezin estimatuzko laguntzari eta jasotako dohainei esker, ACCU Álava-n lagundu ahal izan diegu gero eta paziente eta senitarteko gehiagori, eta sortu ahal izan ditugu ekintza integratzaile gehiago.
Animatu nahi zaitugu elkartera hurbiltzera; horrela, gure ekimenak azaldu eta zure zalantzak argitu ahal izango ditugu, eta boluntario egin ahal izango zara edo dohaintza bat egin.
Idatzi hitzordu bat eskatzeko eta elkar ezagutu dezagun. Nahiago baduzu -ez idatzi 618 711 966 telefonora.