Proiektua:
Beharra daukat
Proiektua:
“BEHARRA DAUKAT!
¡LO NECESITO YA!”
“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun-arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago. Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da.
Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza-kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra dagoenean.

Xedeak
- Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagundu, premia duten une eta lekuetan komunera azkar eta doan joateko aukera emanda.
- Hesteetako gaixotasun inflamatorioei buruzko informazioa zabaldu (Crohnen gaitza eta kolitis ultzeraduna) eta paziente horiek dituzten premia eta beharren inguruko kontzientzia eragin gizartean.
- Jakinarazi ekimen honetan parte hartzen duten talde, establezimendu eta lokalei honi buruzko informazioa: hesteetako gaixotasun inflamatorioak, haien jatorria eta ondorioak.
Nori zuzendutako ekimena da hau?
- Ondoesteko minbizia dutenei.
- HGI duten pertsonei.
- Ostomizatuta dauden pazienteei.
- Kolektomizatuta daudenei.
- Kolon narritakorra dutenei.
Nola eskatzen da txartela?
- Familia-medikuaren edo digestiboko espezialistaren txostena eskatu. Bertan diagnostikoa eta komuna presaz erabiltzeko beharra adierazi behar dira. Arabako sendagilaren ziurtapena deskarga dezakezue www.beharradaukat.eus/gaixoak/ web orrian.
- ACCU Arabaren txostena aurkeztu, eta txartela eskatu elkarteak emango dizun inprimakiaren bitartez.
- Elkarteak txartela izapidetu eta emango du. Txartela pertsonala eta besterenezina izango da, eta erabiltzaile-zenbakia izango du (zenbaki hori ACCU Arabak egiaztatu ahal izango du edozein momentutan).
- Txartela erabiltzeko, erabiltzaileak erakutsi beharko du egitasmoan parte hartu eta pegatina identifikagarri bat duten establezimenduetan.

Establezimendu bat banaiz,
nola hartu dezaket parte?
-
“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoan parte hartzea honako honetan lagunduko duen keinu bat egitea da: gaixotasunarengatik gaizki pasatzen duten pertsona askori bizitza errazagoa eta atseginagoa eskaini.
Establezimendu batek egitasmoan parte hartzea erabakitzen duenean, inprimaki bat sinatzen du ACCU elkartean jasota geratu dadin. Gainera, dokumentuan baimena ematen zaio establezimenduaren izena zabaltzeko “BEHARRA DAUKAT!” egitasmoaz aritzen diren lekuetan.
Parte hartzen duen establezimenduari honako hauek emango zaizkio:
“BEHARRA DAUKAT!” eranskailuak, sarreran edo erakusleihoan ipini ditzaten. Horrela, pazienteek jakingo dute zeinek hartzen duten parte.
“BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko liburuxka batzuk, paziente zein gizartearentzako informazioarekin, bezeroen artean banatu ahal izateko.Parte hartzen duen establezimenduari honako hau eskainiko zaio:
“BEHARRA DAUKAT!” ekimenean parte hartzen duten establezimenduen zerrendan agertzeko aukera.
“BEHARRA DAUKAT!” APPan agertzeko aukera (eskuko telefonoetarako aplikazioan).
“BEHARRA DAUKAT!” webgunean agertzeko aukera.
Ekimenarekin lotutako albiste guztietan agertzeko aukera, ACCU elkartearen webgunean eta dagokion ACCU elkarteko sare sozial guztietan agertzeko aukera.