Crohn eta
kolitis ultzeraduna

ZER DA HGI?

Hesteetako gaixotasun inflamatorioa da (HGI) eta barne hartzen ditu kolitis ultzeraduna (KU), Crohn gaixotasuna (CG) eta sailkatu gabeko kolitisa.

Kausa ezezaguneko nahasmenduak dira, hestean askotariko sakonera eta hedapeneko lesioak eragiten dituen erantzun immune neurrigabe bati lotuak. Sendatzen ez diren gaixotasunak dira; eboluzio kronikoa dute, agerraldiekin. Erremisio- eta berreritze-aldiak txandakatu ohi dira.[i]

HGIk gehienbat digestio-hodiari erasaten badio ere, digestio-aparatuz kanpoko konplikazioak ere ekar ditzake, giltzadura, larruazal, begi edo mukosetan batez ere. Hori dela eta, espezialista edo elkarte askok –GETECCUk (Crohn-en Gaixotasunari eta Kolitis Ultzeradunari buruzko Espainiako Lantaldea), adibidez–, era horretako pazienteentzako arreta diziplina anitzeko ikuspegitik eman beharra nabarmentzen dute.

Azken hamarkadetan intzidentzia-tasak eta hesteetako gaixotasunaren prebalentziak hazkunde izan dute. Espainian, KUri dagokionez, 5-12 kasu berri diagnostikatzen dira urtero 100.000 biztanleko. eta CGri dagokionez, 3,5-9,5 kasu berri 100.000 biztanleko.[ii]

HGIak, gaixotasunaren lokalizazioari, larritasunari edo portaerari dagokienez, Montrealgo sailkapenari jarraikiz sailkatzen dira[iii]. Jarraian, 2018an Osakidetzak argitaratutako definizioak agertzen dira.[iv]

crohn alava

Colitis Ultzeraduna

KUk koloni bakarrik erasaten dio, eta mukosa-geruzari etenik gabe kalte egiten, tartean eremu osasuntsurik egon gabe. Sintoma bereizgarri hauek ditu: errektorragia eta beherakoa, mukia isurita sarritan, eta, horrekin batera, libratzeko premia, inkontinentzia eta ondeste-tenesmoa ere egon daiteke. Abdomeneko mina ez da CGn bezain bereizgarria, eta min koliko gisa agertzen da. Hestez kanpoko sintomak ez dira CGn adina agertzen, baina forma larri edo hedatuenetan ager daitezke.

Crohn gaixotasuna

CGk digestio-hodiaren segmentu orori erasan diezaioke, baina ohikoagoa izaten da ileon terminalari eta koloni erasatea; erasan segmentarioa eta transmurala du ezaugarri. Gehienbat 6 aste baino gehiagoko beherako kroniko eta abdomeneko min modura agertzen da. Sintoma sistemikoak sarritan agertzen dira (ondoez orokorra, anorexia, pisu-galera edo sukarra). Uzki inguruko fistulak askoz ohikoagoak dira CGn, baina KUn ere agertzen dira batzuetan. Oso litekeena da sistema osteomuskularrari (artritisa, espondilitis ankilosatzailea), larruazalari (eritema nodularra, psoriasia, pioderma gangrenatsua) eta begiei (ubeitisa) erasatea, eta haren zantzuak dira batzuetan.

ARRISKU-FAKTOREAK

HGI-ren jatorria ezezaguna de arren, ikerketa desberdin askok bat egiten dute aspektu batean: gaixotasunaren sintomak okerragotzen dituzten zenbait faktore sortzaile daudela. Hauen artean aurkitzen dira, adibidez:

 

  • Estresa: pertsona batzuetan gorabehera emozional batek agerraldi bat eragin dezake.
  • Betetze falta sendagaiak hartzerakoan, edota dosi okerra hartzea.
  • Zenbait sendagaien gehienezko erabilera, antiinflamatorio ez esteroideo (AIZES) edo antibiotikoak esaterako.
  • Elikagai batzuk jatea: zenbait elikagai agerraldiak sortu ditzakete.
  • Erretzea: ikerketek erretzeak Crohn gaixotasuna duten gaixoetan kontrako ondorioak eragiten dituela egiaztatu dute. Ultzeradun kolitisaren kasuan, ebidentzia kontraesankorra dago erretzeari dagokionez, baina oro har erretzea kaltegarria da osasunarentzat.

Diagnóstikoa

Medikuntzaren espezialisten arabera, HGI-ren diagnostikoak irizpide kliniko eta aurkikuntza endoskopiko, radiologiko edo histologikoen konbinazioa behar du.

HGI era desberdinetan ageri daiteke, baina orokorrean susmatu beharra dago honako hauen egote kroniko edo errepikaria badago: ondesteko odoljarioa, sabel-mina edo sabel-distentsioa, beherako gertaerak, tenesmo edo sabelustutzeko premia, lesio perianalak edota zenbait adierazpen heste-kanpoko edo sistemikoak.[v]

crohn vitoria

[i] Redondo Sánchez J. Enfermedad inflamatoria intestinal. Los principales problemas de salud. AMF 2016;12(8):436-444
[ii] Enfermedad Inflamatoria Intestinal. IV Edición. GETECCU. Guías ECCO
[iii] Organización Mundial de Gastroenterología (OMGE), Congreso de Montreal de septiembre de 20054
[iv] Boletín INFAC Volumen 26 Nº 2 de 2018
[v] Hinojosa del Val J, Nos Mateu P et al. Manual práctico. Conductas de actuación en la enfermedad inflamatoria crónica intestinal. 6ª edición. Madrid: Ediciones Ergon; 2014.

Informazio bisuala

Gure kolaboratzaile batzuk

colaborador accu alava
colaborador accu
colaborador accu alava
colaborar accu